viernes, 8 de marzo de 2013

Berdintasuna borrokatzen.


Martxoak 8. Emakume Langilearen Egun Nazionala. Gizarte berdintasunerako aurrerapausoa.

Guztiok pentsatzen dugu berdin? Horren erantzun zehatzik ezin da eman, baino bakoitzak bere ideiak ditu, nahi duen moduan bizitzen da, bere interesak asetzen dituen gaiak jorratzen ditu eta haietan barneratzen da. Eta zer gertatzen da emakumeen borrokaren inguruan?
Txiki txikitatik erakutsi digute, bai komunikabideek, bai telebistak bai beste motatako teknologia berriek, gorputz liraina izanez gero gizartean hobe barneratuko zarela. Zergatik? Gizonen nahiak asetzeko? Aski da. Egun honetan (gehien) emakumeen eskubideen alde borrokatzen da, gizartean berdintasunak nabarmendu dezan.


Urtez urte hauteskundeen atarian datozen lau urteetarako hitz emateekin ohituta gaude. Pasa berri den agintaldian egin ez duten guztiaren promesa egin eta herritar guztiontzako hobekuntzak ekarriko dituzten herri programekin ohituta. Aurtengo hauteskundeetan gainera, beste urte batzuetan gertatu bezala ezingo dute herri honetan dauden aukera politiko guztiek berdintasunean parte hartu, eta herritar guztiek ere, ez dute bozka eskubiderik izango. Batzuk, ilegalizatu dituzte eta besteak, berriz, "ilegalak" kontsideratzen dituzte. Beraz, herritar askori "demokrazia" honek eskaintzen duen parte hartzerako aukera bakarra ukatuz.

Emakumeak ohituta gaude hitz hutsak entzutera, baita paperean idatzita eta kaxoian sartuta gelditzen diren asmoetara ere.  Baina emakumeon egoerak okerrera besterik ez du egiten. Inoiz baino pobreagoak gara, indarkeria sexista kasuek gora egiten jarraitzen dute eta jarraitzen ditugun ereduak ez dira aldatu. Bizi dugun krisi sistemikoak gainera ez du gure egoeran hobekuntzarik ekarriko. Instituzio publiko politikoek krisiarekin amaituko dutela entzun, entzun dugu; baina baita konturatu ere, hartutako neurriak herritarron kontra eta sexu bereizkerian sakontzen duten neurriak direla, eta ez benetan krisiari buelta emateko beharrezkoak diren egiturazko aldaketak.

Emakumeon zapalkuntzak bere horretan dirau, sistema patriarkala gaur egungo errealitatera besterik ez da egokitu. Eta horren aurrean, instituzioen jarrera ez da aldatu. Sistema patriarkal honek ez du aldatzeko asmorik, baino emakumeak borrokan diraute. Berdintasuna gizarteko etsairik garrantzitsuena da orain, baino zergatik? Horrela hezi gaituztelako, ez digutelako lagundu, eta egoera penagarri hau aldatzeko ez dutelako ezta behatz bat mugitzen.

GORA EMAKUME BORROKALARIA!

HORTZAK ERAKUTSI!





 

lunes, 25 de febrero de 2013

Ziur al zaude emakumeok eta gizonak berdintasunean bizi garela?

Askotan, erdibidea adierazteko bi mutur aipatzen dugu: adibidez, «ez naiz pobrea ez aberatsa», «ez naiz handia ez txikia» esaten dugunean, erdibidean gaudela adierazi nahi dugu, muturretatik urrun.  Baina horretarako mutur bat zein bestea esparru berekoak behar dute izan, balore bera neurtzeko balio behar dute. Bestela, beste zerbait adieraziko dugu, ez erdibidea.
Horregatik, hain sarritan «ez naiz matxista ez feminista» entzun edo irakurtzen dugunean, ulertu behar dugu esaldi horren atzean ezjakintasuna dagoela edo, bestela, norbaitek eragindako kutsadura gaiztoa. Esaldi hori botatzen duen pertsonak (gehienetan emakumezkoa, zoritxarrez) bitatik bat: ez daki zer esaten duen edo propio esaten du esaten duena.
Jakin, guztiok dakigu matxismoa zer den, batzuetan jokaera bat matxista den ala ez erabakitzerakoan eztabaida sortzen bada ere. Funtsean, matxismoa gizonen lehentasuna aldarrikatzen duen ideologia da, gizonezkoak, berez, emakumeok baino gehiago direla pentsatzen duenaren dotrina guztiz hedatua.
Feminismoak, ordea, ez du inoren nagusitasuna aldarrikatzen. Alderantziz, feminismoa, hasiera hasieratik eta gaur arte, gizon eta emakumeon arteko berdintasuna defenditzen duen ideologia da, berdintasuna, ez inoren lehentasuna. Ez du gizonen nagusitasuna beste batez trukatu nahi. Feminismoa erdibidea litzateke, sexu baten ez bestearen lehentasuna ukatzen duen ideologia. Beraz, «ni ez naiz matxista ez feminista» esaten duenak, esan nahi du emakumeen nagusitasunaren aldeko dela. Ez badu gizonezkoen lehentasuna aldarrikatzen, ez bi sexuen arteko eskubide berdintasuna, orduan emakumeon nagusitasunaren aldeko da.
Emakumeen eskubideen aldeko eta gure jendartean ekitatea erdiesteko eguneroko borrokan, gaurkoa ez da beste egun bat gehiago emakumeontzat eta feministontzat.
Aurten, bost emakume hil dituzte Euskal Herrian, eta milaka dira indarkeria pairatu behar izan duten emakumeak. Premiazkoa da indarkeria sexistarekin harremana duten kasuak eta salaketak egunerokotasunetik desagerraraztea. Jai- zein jolas-esparruetan gure askatasuna baldintzatzen duten jazarpen eta gehiegikeria sexistek hor jarraitzen dute. Halaber, kezkagarriak dira lan-esparruan jazarpen sexistari buruz dauden datuak. Sexu ezberdineko pertsonen arteko botere harremanak eta gazte belaunaldien artean agertzen diren balio patriarkalak gero eta gehiago dira, eta, aldi berean, gazte askok beren kideen aurka indarkeria erabiltzen duten desberdintasun harremanak sortzen dira.

Gazte eta nagusi, gizon eta emakume, pentsatu gure gizartean. Berdintasuna nabarmena da gizon eta emakumeon artean?
Egia esan, ideia ez dago guztiz finkatuta, eta zoritxarrez, emakumeok, gehinbat, gara horrelako irain psikologikoak edo bortizkeriak pairatzen ditugunak.

 

sábado, 9 de febrero de 2013

Harro maite dugun herriaz.

"Abertzaletauna aberriari zaion zaletasun edo maitasuna da."
Egunak aurrera doazen heinean bi herri ezberdinen arteko borroka nabarmenagoa izaten doa, bai, Espainia eta Euskal Herriaz ari naiz mintzatzen. Duela ehundaka urte hasi zen borrokak dirau, ideia eta pentsaera ezberdinak utzi zizkiguten gure aurrekoek eta haiek mantetzen saiatzen gara, alboan dugun herrialde "nazkagarri" horretako jendearen ideiak kontrajarriz. Batzuentzako beste batzuentzako baino askoz zailagoa da horrelako gauzak ulertzea. Norberak herriarekiko duen maitasuna ezberdina da, logikoki.
Hala ere, besteon ideiak normaltzat hartzea ez zaigu kostatzen, bale, bakoitza leku ezberdinetan bizi da, iragana ezberdina izan da, eta agian horrek bizitzan eragina izan du. Gehien mintzen gaituena terroristak edo hiltzaileak deitzea izango litzateke. Zergatik? Gure herriaren alde borrokan ibiltzearren. Ondo da, agian ez dugu gure herriaren itxura onena erakutsi, ondo dago, baino ez da egia kritikatu baino lehen ezagutu egin behar dela?
Egia esan, dena amaitzen da politikan, nola ez. Baino nahiko normala da. Haiek, politikariak, izan ohi dira horrelako gaiak zabaltzen dituztenak bai eta haietan eskuhartzen dutenak.
Ez dute estatuta kontrolatu eta maitatu behar? Joder, ba uste dut urteak daramazkigula herrialde faltsu eta torturatzaile batean sartuta. Guregatik eraginkorra izan den zerbait egin dute? Ez dut uste.
Bai, PP eta PSOE-ko politikariez mintzatzen naiz gehienbat. Gure irudi desegokia zabaltzen haiek hartu dutelako kargua.
Urteak dira horrela daramagula eta saiatzen garen arren, gure irudia ez da aldatzen. Mundu desorekatu honi bira emateko ordua dela ez duzue uste?




Eutsi goiari euskaldun, denon artean herriaren ametsa lortuko dugu!

miércoles, 6 de febrero de 2013

Gure etorkizuna antolatzen utziko diegu?


Komunikabideetako agendetan mundu mailan bizi dugun krisialdi ekonomikoak nagusitasuna hartu du. Krisia gizarteko sektore guztietara iritsi omen da, eta noski, baita gazteriara ere. Azken urteotan asko igo da jaiotza tasa Espainia mailan eta horrek baliabide gehiago izatera behartu gaitu. Hala ere, izan ditugun baliabideen gainetik bizi izan gara konturatu gabe eta gutxika krisi izeneko putzu sakonean sartu gara.

Urteak pasa ahala, egoera latzean murgildu da lan mundua. Ez da harritzekoa. Iraganean, non nahi lanpostuak aurki zitezkeen: industriak lanpostuak behar zituen, biztanle gutxiago ginen eta horri esker lana aurkitzea errazagoa omen zen. Baina gaur egungo egoera ezberdina da; urteak ematen dituzte ikasten, etorkizuna prestatzen, baina azkenean gutxirako balio du, estatuak gainean duen krisiaren ondorioz, ikasten ematen dituzten orduak edota lortzen dituzten titulazioak  ezin dituztelako inon erakutsi. Langabezia, pobrezia, hiletsiak eta abar gora doaz, hala ere, gutxi egin daiteke egoeraren aurka. Gazte gehienak lanean ari ziren, baina lan bazkidea edota lan kontratu finkoa ez zutenez, enpresetatik kanpora irteten lehenak izan dira. %40 ko langabezia omen dago gazteen artean eta badirudi urte luzez joango dela egoera kaxkar hau. Haien bizitza propioak egiten saiatzen dira, baino gaur egun nahiko gogorra da.

Hala ere, komunikabideetan egunero agertzen diren krisiaren inguruko berriak eta eztabaidak, buruari birak ematea eragiten digu. Laguntzak eskaintzen dituzte etorkizuna modu egokian prestatzeko, baina ez da nahikoa. Egunero entzun behar diren iruzkinek izugarrizko eragina dute, gazteak baikara lurralde hau aurrera eramango dutenak eta lanik ez badago hurrengo urteotan krisi sakon honek berdin jarraituko du, gure seme alabei guk bisitako egoera berdina utziz.

Krisiaren ondorio larriena? Murrizketak gizarteko arlo ezberdinetan. Hala ere hezkuntzak pairatu du ondorio larriena: 36 ikasle klase berean, ordu gehiago, ikasle ez hain prestatuak… Eta oraindik ez dugu barkamenik jaso, gure gainetik dauden guzti horiek sortutako putzu ilun eta sakonagatik.

Gazteentzat zaila da gustuko dugun lan bat aurkitzea eta batez ere gaur egungo bizitza mailari dagokion beharrezko etekin ekonomikoa ekartzen digun lana aurkitzea. Izan ere geroz eta jende gehiago dago paroan, bizitza maila igo den seinale. Beraz, orokorrean etorkizun latza dute gazteek. Beraz, argi eta garbi ikus dezakegu administrazioak zerbait egin behar duela egoera hau aldatu dadin eta ezin duela, gaur arte egin duen bezala, errealitateari bizkar eman arazo hau alboan utziz.

 

sábado, 2 de febrero de 2013

Aurreiritzien gizartea.

Pertsona baten izaera zela garrantzitsuena zioten. Hainbeste aldatu gara? Alderdi hortan gizarteak pena ematen du, bene benetan. Kaletik neska bat ikusi eta itsusia bada, ez da pertsona ona izan behar? Mutiletan jartzen dut begirada gaurkoan, gehien nabaritzen dena delako. Egunero ikusten ditugu mespretxu eta irainak, matxismoa, tratu txarrak, eta penagarria den arren, emakume hilak. Bai, hau guztia adar berdinetik dator. Ez ginen horrela jaio baino badago taldetxo bat gizartea horrela mugiarazi duena. Nazkagarria da egunero telebistan edota kalean horrelako albisteak edo iruzkinak entzun edo ikustea. Benetan ez gara gai pertsona baten izaeran fijatzen aurretik fisikoan fijatu ez bagara?
Gizartea gehiegi aldatzen ari da denbora oso laburrean, eta hori ez da ona. Kritikoagoak jarri beharko ginateke, egoera hau salatu, mobilizatu eta errudunak benetan notzuk diren aurkitu.
Ez da normala. Emakume eta gizonen arteko ezberdintasuna izugarria da, eta bi sexuak pertsonak dira. Ze ostia? Hau da irakatsi digutena? Emakumeok ere indarra daukagu, gure eskubideak ditugu. Hau ez dijoa gizon guztientzako, argi dago. Guztiak ez dira berdinak inolaz ere. Baino kontzientziatu. Gizarte hau aldatu beharra dago. Jasotzen diren mespretxu eta irainak gehiegizkoak dira. Kaletik beti norbaitekin joan behar gara beldur garelako? Bizitzeko jaio gara eta ez ezkutuan ibiltzeko.
Helduko da momentu bat non emakumeok indar gehiago dugun gizonezkoak baino, eta ez diot indar fisikoa, baizik eta psikikoa, eta hor garaile aterako gara. Urteotan lortu ez duguna, haiek egun gutxi batzuetan lortzen saiatuko dira, gu berriz ere zapaltzen.
Emakume, borrokatu zure eskubideen alde, ez utzi zapaldua izaten.

http://www.youtube.com/watch?v=iaQYCyOMIJ8

Mundu desorekatua.

Egunak aurrera doazen heinean, gure ideiak gero eta argiago ikusten ditugu. Gure pentsatzeko era ez da besteen berdina, mundu ezberdin batean murgilduta gaude.
Bizitzako esperientzietatik ikasten dugu, egunez egun kalean edo etxean ikusten dugunaz, familiak eta ingurukoek erakusten digutenaz. Asko dira bakarrik bizi direnak, isolatuak, lau pareta lodiren artean daudenak. Urteak eman dituztenak gure herriaren alde borrokan, hura aske ikustearren. Asko dira maitasun eta askatasun bila atera zirenak mundu zabalera, asken finean atxilotuak izateko. Asko dira haien ondorengoengatik bizitza eman dutenak, eta horren ordai ezer jaso ez dutenak.
Pentsatzeko ordua heldu da. Hau da guk nahi dugun gizartea? Hau da txikitan erakutsi zigutena? Bakoitza ezberdina  eta ideia ezberdinak dituen arren, guzti hau ez da justua.
Guztion askatasuna bermatzen duen atearen giltzaren bila atera behar gara kalera eta hura aurkitu arte ez dugu etsiko.