Martxoak 8. Emakume Langilearen Egun Nazionala. Gizarte berdintasunerako aurrerapausoa.
Guztiok pentsatzen dugu berdin? Horren erantzun zehatzik ezin da eman, baino bakoitzak bere ideiak ditu, nahi duen moduan bizitzen da, bere interesak asetzen dituen gaiak jorratzen ditu eta haietan barneratzen da. Eta zer gertatzen da emakumeen borrokaren inguruan?
Txiki txikitatik erakutsi digute, bai komunikabideek, bai telebistak bai beste motatako teknologia berriek, gorputz liraina izanez gero gizartean hobe barneratuko zarela. Zergatik? Gizonen nahiak asetzeko? Aski da. Egun honetan (gehien) emakumeen eskubideen alde borrokatzen da, gizartean berdintasunak nabarmendu dezan.
Urtez urte hauteskundeen atarian datozen lau urteetarako hitz emateekin ohituta gaude. Pasa berri den agintaldian egin ez duten guztiaren promesa egin eta herritar guztiontzako hobekuntzak ekarriko dituzten herri programekin ohituta. Aurtengo hauteskundeetan gainera, beste urte batzuetan gertatu bezala ezingo dute herri honetan dauden aukera politiko guztiek berdintasunean parte hartu, eta herritar guztiek ere, ez dute bozka eskubiderik izango. Batzuk, ilegalizatu dituzte eta besteak, berriz, "ilegalak" kontsideratzen dituzte. Beraz, herritar askori "demokrazia" honek eskaintzen duen parte hartzerako aukera bakarra ukatuz.
Emakumeak ohituta gaude hitz hutsak entzutera, baita paperean idatzita eta kaxoian sartuta gelditzen diren asmoetara ere. Baina emakumeon egoerak okerrera besterik ez du egiten. Inoiz baino pobreagoak gara, indarkeria sexista kasuek gora egiten jarraitzen dute eta jarraitzen ditugun ereduak ez dira aldatu. Bizi dugun krisi sistemikoak gainera ez du gure egoeran hobekuntzarik ekarriko. Instituzio publiko politikoek krisiarekin amaituko dutela entzun, entzun dugu; baina baita konturatu ere, hartutako neurriak herritarron kontra eta sexu bereizkerian sakontzen duten neurriak direla, eta ez benetan krisiari buelta emateko beharrezkoak diren egiturazko aldaketak.
Emakumeon zapalkuntzak bere horretan dirau, sistema patriarkala gaur egungo errealitatera besterik ez da egokitu. Eta horren aurrean, instituzioen jarrera ez da aldatu. Sistema patriarkal honek ez du aldatzeko asmorik, baino emakumeak borrokan diraute. Berdintasuna gizarteko etsairik garrantzitsuena da orain, baino zergatik? Horrela hezi gaituztelako, ez digutelako lagundu, eta egoera penagarri hau aldatzeko ez dutelako ezta behatz bat mugitzen.
GORA EMAKUME BORROKALARIA!
HORTZAK ERAKUTSI!
No hay comentarios:
Publicar un comentario