sábado, 9 de febrero de 2013

Harro maite dugun herriaz.

"Abertzaletauna aberriari zaion zaletasun edo maitasuna da."
Egunak aurrera doazen heinean bi herri ezberdinen arteko borroka nabarmenagoa izaten doa, bai, Espainia eta Euskal Herriaz ari naiz mintzatzen. Duela ehundaka urte hasi zen borrokak dirau, ideia eta pentsaera ezberdinak utzi zizkiguten gure aurrekoek eta haiek mantetzen saiatzen gara, alboan dugun herrialde "nazkagarri" horretako jendearen ideiak kontrajarriz. Batzuentzako beste batzuentzako baino askoz zailagoa da horrelako gauzak ulertzea. Norberak herriarekiko duen maitasuna ezberdina da, logikoki.
Hala ere, besteon ideiak normaltzat hartzea ez zaigu kostatzen, bale, bakoitza leku ezberdinetan bizi da, iragana ezberdina izan da, eta agian horrek bizitzan eragina izan du. Gehien mintzen gaituena terroristak edo hiltzaileak deitzea izango litzateke. Zergatik? Gure herriaren alde borrokan ibiltzearren. Ondo da, agian ez dugu gure herriaren itxura onena erakutsi, ondo dago, baino ez da egia kritikatu baino lehen ezagutu egin behar dela?
Egia esan, dena amaitzen da politikan, nola ez. Baino nahiko normala da. Haiek, politikariak, izan ohi dira horrelako gaiak zabaltzen dituztenak bai eta haietan eskuhartzen dutenak.
Ez dute estatuta kontrolatu eta maitatu behar? Joder, ba uste dut urteak daramazkigula herrialde faltsu eta torturatzaile batean sartuta. Guregatik eraginkorra izan den zerbait egin dute? Ez dut uste.
Bai, PP eta PSOE-ko politikariez mintzatzen naiz gehienbat. Gure irudi desegokia zabaltzen haiek hartu dutelako kargua.
Urteak dira horrela daramagula eta saiatzen garen arren, gure irudia ez da aldatzen. Mundu desorekatu honi bira emateko ordua dela ez duzue uste?




Eutsi goiari euskaldun, denon artean herriaren ametsa lortuko dugu!

miércoles, 6 de febrero de 2013

Gure etorkizuna antolatzen utziko diegu?


Komunikabideetako agendetan mundu mailan bizi dugun krisialdi ekonomikoak nagusitasuna hartu du. Krisia gizarteko sektore guztietara iritsi omen da, eta noski, baita gazteriara ere. Azken urteotan asko igo da jaiotza tasa Espainia mailan eta horrek baliabide gehiago izatera behartu gaitu. Hala ere, izan ditugun baliabideen gainetik bizi izan gara konturatu gabe eta gutxika krisi izeneko putzu sakonean sartu gara.

Urteak pasa ahala, egoera latzean murgildu da lan mundua. Ez da harritzekoa. Iraganean, non nahi lanpostuak aurki zitezkeen: industriak lanpostuak behar zituen, biztanle gutxiago ginen eta horri esker lana aurkitzea errazagoa omen zen. Baina gaur egungo egoera ezberdina da; urteak ematen dituzte ikasten, etorkizuna prestatzen, baina azkenean gutxirako balio du, estatuak gainean duen krisiaren ondorioz, ikasten ematen dituzten orduak edota lortzen dituzten titulazioak  ezin dituztelako inon erakutsi. Langabezia, pobrezia, hiletsiak eta abar gora doaz, hala ere, gutxi egin daiteke egoeraren aurka. Gazte gehienak lanean ari ziren, baina lan bazkidea edota lan kontratu finkoa ez zutenez, enpresetatik kanpora irteten lehenak izan dira. %40 ko langabezia omen dago gazteen artean eta badirudi urte luzez joango dela egoera kaxkar hau. Haien bizitza propioak egiten saiatzen dira, baino gaur egun nahiko gogorra da.

Hala ere, komunikabideetan egunero agertzen diren krisiaren inguruko berriak eta eztabaidak, buruari birak ematea eragiten digu. Laguntzak eskaintzen dituzte etorkizuna modu egokian prestatzeko, baina ez da nahikoa. Egunero entzun behar diren iruzkinek izugarrizko eragina dute, gazteak baikara lurralde hau aurrera eramango dutenak eta lanik ez badago hurrengo urteotan krisi sakon honek berdin jarraituko du, gure seme alabei guk bisitako egoera berdina utziz.

Krisiaren ondorio larriena? Murrizketak gizarteko arlo ezberdinetan. Hala ere hezkuntzak pairatu du ondorio larriena: 36 ikasle klase berean, ordu gehiago, ikasle ez hain prestatuak… Eta oraindik ez dugu barkamenik jaso, gure gainetik dauden guzti horiek sortutako putzu ilun eta sakonagatik.

Gazteentzat zaila da gustuko dugun lan bat aurkitzea eta batez ere gaur egungo bizitza mailari dagokion beharrezko etekin ekonomikoa ekartzen digun lana aurkitzea. Izan ere geroz eta jende gehiago dago paroan, bizitza maila igo den seinale. Beraz, orokorrean etorkizun latza dute gazteek. Beraz, argi eta garbi ikus dezakegu administrazioak zerbait egin behar duela egoera hau aldatu dadin eta ezin duela, gaur arte egin duen bezala, errealitateari bizkar eman arazo hau alboan utziz.