miércoles, 6 de febrero de 2013

Gure etorkizuna antolatzen utziko diegu?


Komunikabideetako agendetan mundu mailan bizi dugun krisialdi ekonomikoak nagusitasuna hartu du. Krisia gizarteko sektore guztietara iritsi omen da, eta noski, baita gazteriara ere. Azken urteotan asko igo da jaiotza tasa Espainia mailan eta horrek baliabide gehiago izatera behartu gaitu. Hala ere, izan ditugun baliabideen gainetik bizi izan gara konturatu gabe eta gutxika krisi izeneko putzu sakonean sartu gara.

Urteak pasa ahala, egoera latzean murgildu da lan mundua. Ez da harritzekoa. Iraganean, non nahi lanpostuak aurki zitezkeen: industriak lanpostuak behar zituen, biztanle gutxiago ginen eta horri esker lana aurkitzea errazagoa omen zen. Baina gaur egungo egoera ezberdina da; urteak ematen dituzte ikasten, etorkizuna prestatzen, baina azkenean gutxirako balio du, estatuak gainean duen krisiaren ondorioz, ikasten ematen dituzten orduak edota lortzen dituzten titulazioak  ezin dituztelako inon erakutsi. Langabezia, pobrezia, hiletsiak eta abar gora doaz, hala ere, gutxi egin daiteke egoeraren aurka. Gazte gehienak lanean ari ziren, baina lan bazkidea edota lan kontratu finkoa ez zutenez, enpresetatik kanpora irteten lehenak izan dira. %40 ko langabezia omen dago gazteen artean eta badirudi urte luzez joango dela egoera kaxkar hau. Haien bizitza propioak egiten saiatzen dira, baino gaur egun nahiko gogorra da.

Hala ere, komunikabideetan egunero agertzen diren krisiaren inguruko berriak eta eztabaidak, buruari birak ematea eragiten digu. Laguntzak eskaintzen dituzte etorkizuna modu egokian prestatzeko, baina ez da nahikoa. Egunero entzun behar diren iruzkinek izugarrizko eragina dute, gazteak baikara lurralde hau aurrera eramango dutenak eta lanik ez badago hurrengo urteotan krisi sakon honek berdin jarraituko du, gure seme alabei guk bisitako egoera berdina utziz.

Krisiaren ondorio larriena? Murrizketak gizarteko arlo ezberdinetan. Hala ere hezkuntzak pairatu du ondorio larriena: 36 ikasle klase berean, ordu gehiago, ikasle ez hain prestatuak… Eta oraindik ez dugu barkamenik jaso, gure gainetik dauden guzti horiek sortutako putzu ilun eta sakonagatik.

Gazteentzat zaila da gustuko dugun lan bat aurkitzea eta batez ere gaur egungo bizitza mailari dagokion beharrezko etekin ekonomikoa ekartzen digun lana aurkitzea. Izan ere geroz eta jende gehiago dago paroan, bizitza maila igo den seinale. Beraz, orokorrean etorkizun latza dute gazteek. Beraz, argi eta garbi ikus dezakegu administrazioak zerbait egin behar duela egoera hau aldatu dadin eta ezin duela, gaur arte egin duen bezala, errealitateari bizkar eman arazo hau alboan utziz.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario