Egunak aurrera doazen heinean, gure ideiak gero eta argiago ikusten ditugu. Gure pentsatzeko era ez da besteen berdina, mundu ezberdin batean murgilduta gaude.
Bizitzako esperientzietatik ikasten dugu, egunez egun kalean edo etxean ikusten dugunaz, familiak eta ingurukoek erakusten digutenaz. Asko dira bakarrik bizi direnak, isolatuak, lau pareta lodiren artean daudenak. Urteak eman dituztenak gure herriaren alde borrokan, hura aske ikustearren. Asko dira maitasun eta askatasun bila atera zirenak mundu zabalera, asken finean atxilotuak izateko. Asko dira haien ondorengoengatik bizitza eman dutenak, eta horren ordai ezer jaso ez dutenak.
Pentsatzeko ordua heldu da. Hau da guk nahi dugun gizartea? Hau da txikitan erakutsi zigutena? Bakoitza ezberdina eta ideia ezberdinak dituen arren, guzti hau ez da justua.
Guztion askatasuna bermatzen duen atearen giltzaren bila atera behar gara kalera eta hura aurkitu arte ez dugu etsiko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario